viernes, 30 de septiembre de 2011

Blogarekin lehenengo esperientzia

Gaur etorri naiz lehen aldiz unibertsitateko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien klasera.
Segituan murgildu gara blogen mundu zabalean eta esan beharra dut guztiz hasiberria naizela honetan.

Irakasleak hezkuntzaren inguruko gai bati buruzko blog bat sortzea proposatu digu eta nire interesen arabera erabaki dut. Hori dela eta Haur literaturaren inguruan idatziko dut, beti ere Euskal literaturan gehiago sakonduz.
Sarreretan interesgarriak iruditzen zaizkidan artikuluak, iritziak zein nire hausnarketak publikatuko ditut.

Besterik gabe, joango naiz sarrerak berritzen.            

Ongi izan!





1 comentario:

  1. abesti polita bukaerakoa eee irai!!! blogean segi idazten, ondo itenzu ta!! gustuko dut!:)
    ale ondo ibili!:)

    ResponderEliminar